Euskararako eta gaztelaniarako itzulpenak turismoaren eta MICEren arloan

Ohiko galderak

Zer desberdintasun dago itzulpenaren eta lokalizazioaren artean?

Itzulpena testu bat hizkuntza batetik beste batera pasatzeko prozesua da. Lokalizazioa, berriz, jatorrizko testua kulturalki eta linguistikoki moldatzea da haren xede-merkaturako. Bestela esanda, testuak kontuan hartu behar ditu tokiko estandar tekniko eta kulturalak, hala nola monetak, legedia, nomenklatura, telefono-zenbakiak, pisu- eta neurri-sistemak, alderdi erlijiosoak, alderdi geografikoak, eta abar.

Zer desberdintasun dago berrikuspenaren eta berrirakurketaren artean?

Berrikuspenean egiaztatzen da itzulpena zehatza dela, eta ziurtatzen da itzulpenak jatorrizko testuko elementu guzti-guztiak dituela. Horretarako, jatorrizko testua itzulpenarekin alderatzen da. Berrirakurketan, aldiz, testu itzulian bakarrik jartzen da arreta, eta itzulpenak izan ditzakeen akats gramatikal, ortografiko, tipografiko eta puntuaziozkoak zuzentzean datza.

*Oharra: ez ditut berrikusten ez berrirakurtzen itzulpen automatikoaren sistemekin itzulitako testuak, hala nola Google Translate-rekin itzulitakoak.

 

Zein fitxategi-formatu itzul ditzaket?

Oro har, Word programarekin egiten dut lan, baina PowerPoint eta Excel fitxategiak ere itzul ditzaket. Bestelako fitxategi-motetarako (PDF, HTML, TXT...), kontsultatu itzazu aukerak eta baldintzak.

 

Nola bidal diezazkidakezu fitxategiak?

Itzuli nahi dituzun fitxategiak bidaltzeko, bete ezazu formulario hau, edo bidal iezadazu mezu elektroniko bat maria@linguastand.com helbidera.

 

Nola kalkulatzen ditut nire zerbitzuen tarifak?

Itzulpenaren prezioa hitzeko kalkulatzen da, eta zenbait faktoreren araberakoa da, hala nola hizkuntza-konbinazioa, fitxategi-formatua, testuaren espezializazio-maila, eta abar. Berrikuspenaren prezioa orduko kalkulatzen da. Posta-trukeko laguntzari dagokionez, behar den zerbitzuaren araberakoa da: itzulpen bat behar bada, itzulpen gisa fakturatzen da, eta idaztea behar bada, orduko fakturatzen da. Terminologiaren kudeaketa prezioan sartzen da. Xehetasun gehiagorako, eska ezazu doako aurrekontua.

 

 
Zein ordainketa-modalitate onartzen ditut?

Oro har, ordainketak banku-transferentziaz egingo dira. PayPal bidezko ordainketak salbuespen gisa onartzen ditut. Ez dut txekerik onartzen.