Euskararako eta gaztelaniarako itzulpenak turismoaren eta MICEren arloan

Hizkuntza-konbinazioak 

Gaztelania > euskara

Euskara > gaztelania

Frantsesa > euskara

Ingelesa > euskara 

Frantsesa > gaztelania

Ingelesa > gaztelania

Itzulpena eta lokalizazioa

Frantsesetik eta ingelesetik euskararako eta gaztelaniarako itzulpenak eskaintzen ditut turismoaren eta MICEren arloan. Lokalizazio-zerbitzua ere eskaintzen dut zure enpresa-edukia xede-merkatura moldatzeko.

Zer eduki-mota itzul eta lokaliza dezaket? 

  • Dokumentu korporatiboak (enpresa-txostenak, negozio-proposamenak, bileren txostenak…)
  • Marketin-materiala (webgunea, katalogoak, berripaperak…)
  • Posta-trukea
  • Sare sozialetako argitalpenak
  • Bloga

Zer onura ditu horrek zuretzat?

Zure enpresa-edukia itzuliz eta lokalizatuz, bezero eta kolaboratzaile potentzial gehiagorengana iritsiko da zure enpresa. Horrek zure salmentak igotzen lagunduko dizu, baita Espainiako enpresekiko lankidetza-aukerak areagotzen ere.

Beste itzulpen-arlo batzuk

Nire espezializazio-arloa, oro har, turismoa da, eta, bereziki, negozio-turismoa eta MICE. Hala ere, eskaintzen ditut itzulpenak teknikoak ez diren zenbait arlotan. Nire espezializazio-arlokoa ez den itzulpen bat behar baduzu, jar zaitez nirekin harremanetan zure proposamena aztertzeko.

 

 Berrikuspena eta

berrirakurketa

Baduzu edukirik euskarara edo gaztelaniara itzulita, baina jatorrizkoarekiko zehatza dela eta ongi idatzita dagoela ziurtatu nahi duzu? Utz ezazu zure dokumentazioa nire esku, orraztu dezadan eta zure idatzizko komunikazioa akasgabea izan dadin.

Laguntza

posta-trukean 

Zure hizkuntza menderatzen ez duten bezero, hornitzaile, bazkide eta gainerako kolaboratzaileekiko komunikazioa erraztuko dizut. Arazoak badituzu mezuak edo gutunak euskaraz edo gaztelaniaz idazteko, nik idatziko ditut zure ordez.

 

Terminologiaren

kudeaketa 

Zure enpresaren komunikazio guztietan erabilitako terminologia koherentea eta uniformea dela ziurtatuko dut.