Euskararako eta gaztelaniarako itzulpenak turismoaren eta MICEren arloan

Zergatik jo nigana?

Profesional ziurtagiriduna

ProZ.com itzultzaile-komunitateak garatzen duen Profesional Ziurtagiridunen Sareko (Certified PRO Network) kide naiz. Programa horretan onartua izateko, baldintza batzuk bete behar dira, eta baldintza horien bidez itzultzailearen profesionaltasuna ebaluatzen da. Hauek dira aipagarrienak:

  • Itzultzeko gaitasuna, eta horren barnean sartzen dira:
    • Gaitasuna sorburu-hizkuntzan
    • Gaitasuna xede-hizkuntzan
    • Dokumentazio-bilaketak egiteko gaitasuna
    • Kultura-gaitasuna
    • Gaitasun teknikoa

Horrez gain, hautagaiak gaitasun-egiaztagiriak aurkeztu behar ditu, eta etengabeko garapen profesionalarekiko konpromisoa hartu behar du.

  • Negozioetarako fidagarritasuna: alderdi hori bezeroen erreferentzien bidez ebaluatzen da.

Nire espezializazio-arloaren ezagutza sakona

Itzulpengintza eta Interpretazioko lizentziaturaz gain, Turismoko diplomatura ere badut; horregatik da nire espezialitatea. Horrek zure jarduera-sektorearen ezagutza bikaina ematen dit, eta hori beharrezkoa da kalitateko itzulpen bat egiteko.

Etengabeko garapen profesionala

Profesionalki eguneratuta egon nahian, etengabe ari naiz trebatzen bai itzulpengintzan, bai turismoan eta ekitaldien antolakuntzan. Besteak beste, ikastaro hauetan hartu dut parte azkenaldian:

  • Esaldiak josten (2016)
  • SEO in tourism translation (2016)
  • Marketing para eventos (2015)
  • Organizador profesional de eventos (2015)
  • The confidentiality issue for translators and interpreters (2014)
  • Event Planner Course (2014)
  • Translating for the Travel & Tourism Industry (2013)
  • Translation in Travel & Tourism: Is it really that simple? (2013)
  • Zoom sur la traduction de textes touristiques (2013)

Gainera, sektore horietako azken joeren berri izaten saiatzen naiz beti, egunero argitalpen espezializatuak irakurriz.

Kalitatearekiko konpromisoa

Itzulpen-zerbitzuen kalitateari buruzko Europako EN-15038 arauaren arabera, itzulpen batek gutxieneko kalitatea duela jotzen da baldin eta:

  • jatorrizkoarekiko zehatza bada maila guztietan, bai denotatiboki, bai konnotatiboki.
  • ez badio ezer kentzen edo gehitzen jatorrizko edukiari, eta ahalik eta zehatzen islatzen badu sorburu-testuaren egilearen mezua.
  • ez badu akats ortotipografiko edo morfosintaktikorik, akats terminologikorik edo inkongruentziarik.

Horretarako, behar adina aldiz errepasatu eta zuzentzen dut azken testua, kalitate eta fidagarritasun ezin hobeak izan ditzan.

Xehetasunak jomugan

“Xehetasun txikiek diferentzia egiten dute” esaera ezin hobeto doakio nire lan-filosofiari. Esaldi horrek bereziki balio du turismoaren sektorean, xehetasun txikiak erabakigarriak baitira bezeroaren asebetetze-mailan. Xehetasun horiek enpresaren idatzizko komunikazioan ere hautematen dira.

Konfidentzialtasuna

Irmoki bermatzen dut bezeroak ematen didan eta nire jardunean eskuratzen dudan informazio guztia erabateko konfidentzialtasunez tratatuko dudala. Horrez gain, nire esku dauden segurtasun-neurri guztiak hartuko ditut inork ez dezan informazio hori legez kanpo eskuratu. Zure informazio pribatua eta dokumentazioa seguru egongo dira nirekin.